Imagination
at transport & logistics

Lege oharra

Webgune honen jabea VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietatea da, Bilboko Merkataritza-erregistroan inskribatuta dagoena, 188 Liburuan, 438 Liburukian, 84 Folioan, 2.234 orrian –1. inskripzioa–; A48058242 zenbakidun IFK duena; helbidea Santurtziko (48980) Iparragirre kaleko 59. zenbakiko 3. solairuan duena, 94 493 92 00 telefono-zenbakia, eta info@vascog.com helbide elektronikoa duena. Webgune hau erabiltzen duenak, bere erantzukizunpean egingo du. VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietateak du bere gain hartzen webgune honetako edukiek edo webgunearen bitartez eskura daitezkeen beste batzuek izan ditzaketen akatsen edo omisioen erantzukizunik. VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietatea ezingo da jo webgune hau erabiltzearen edo webgunean ematen den informazioan oinarrituta egindako edozein jarduketaren ondorioz sor litekeen edozein kalteren erantzuletzat ere. VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietateak ez du bermatzen birusik edo webgune honen erabiltzailearen sistema informatikoan, agiri elektronikoetan edo fitxategietan kalteak edo nahasmenduak eragin litzakeen bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik. Webgune honetan dauden estekek edo linkek beste batzuek kudeatzen dituzten web-orri eta webguneetara bidera dezakete erabiltzailea, eta VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietateak ez du inolako kontrolik web horiengan. Jabetza industrial eta intelektualeko eskubideek babesten dute webgune honetako eduki guztia; VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietatea da jabetza horren titularra edo, hala dagokionean, haren lizentzia-emaileak, eta webgune honen erabiltzaileak errespetatu egin behar du hori. Debekatuta dago webgune honetako edukiak –osorik edo partzialki– zein haren diseinua eta diseinu horretan sartzen diren hautapena eta aurkezpen-modua erreproduzitzea –erabilera pribaturako izan ezik–, eraldatzea, hedatzea, publikoki komunikatzea, jendearen eskura jartzea edo beste edozein modutara ustiatzea, edozein dela ere horretarako prozedura. Ustiatzeko jarduera horiek VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietatearen berariazko baimenarekin bakarrik egin ahal izango dira eta, betiere, berariaz adierazita VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietateari dagokiola aipatutako jabetza intelektualeko eskubideak.

Konfidentzialtasunari buruzko ohartarazpena (DBLO)

VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietatearekiko komunikazio orok –edozein bide erabilita, helbide elektronikoaren bitartez, edo webgune honetan dauden inprimakiak erabilita edo bere helbide elektronikora bidalita– berarekin dakar erabiltzailearen berariazko adostasuna haren datu pertsonalak BIZKAIKO SANTURTZI UDALERRIKO (48980) IPARRAGIRRE KALEKO 59. ZENBAKIKO 3. SOLAIRUAN helbidea duen VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietatearen titulartasuneko fitxategian sar daitezen. Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera tratatuko dira izaera pertsonaleko datu horiek. Beraz, adierazitako fitxategietan jasotako bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideez balia daiteke interesduna, eta edozein unetan bota dezake atzera bere adostasuna, idatziz. Horretarako, bi bide ditu aukeran: VASCO CATALANA DE CONSIGNACIONES SA sozietatearen posta-helbidera idaztea (IPARRAGIRRE KALEA 59, 3. 48980 SANTURTZI (BIZKAIA), edo helbide elektroniko honetara: vascoca@vascog.com

Cookie-en politika

Zerbatik onartu behar ditu cookie-ak?

Cookie-ak onartuta, esperientzia hobea eduki ahal izango duzu gure webgunean. Gainera, badaude cookie-ak behar dituzten oinarrizko ekintza batzuk edo gestio batzuk bezeroen atalean.

Cookie bat da webgune honen zerbitzariak orrira sartzen denaren ordenagailura, smartphone-era edo tabletara bidaltzen duen informazio-fitxategi bat, ekipo horretatik egiten den nabigazioari buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko. Hainbat cookie mota erabiltzen du VASCOLOGISTICS.COM webguneak –cookie teknikoak, analitikoak eta sozialak– webgunean erabiltzailearen nabigazioa hobetzeko helburu bakarrarekin, eta inolako publizitate-asmorik edo antzerakorik gabe. VASCOLOGISTICS.COM webguneak ez du batere datu pertsonalik biltzen cookie-en bitartez. Google Analytics estatistika-sistemak erabiltzen duen bat izan ezik, aldi baterakoak dira gainerako cookie guztiak, eta desagertu egiten dira saioa amaitzerakoan.

Ondorengo koadroan xehatzen diren cookie-ak erabiltzen ditu VASCOLOGISTICS.COMek webgune honetan:

Cookie teknikoak beharrezkoak edo komenigarriak dira zerbitzu jakin batzuk emateko. Cookie horiek desaktibatuz gero, erabiltzaileak ezin izango ditu behar bezala jaso webguneko edukiak.

Cookie analitikoak erabiltzaile guztien jokaeraren jarraipen eta analisi estatistikoa egiteko erabiltzen dira. Cookie horiek desaktibatuz gero, webguneak funtzionamenduan jarrai dezake, baina kontuan izan behar da cookie horiek gure webgunearen erabilerari eta edukiari buruz jasotzen duten informazioak gure zerbitzuak hobetzea ahalbideratzen duela.

Kanpoko sare sozialen cookie-ak: bisitariek plataforma sozial ezberdinen (Facebook, YouTube, Twitter, LinkedIn, etab.) edukiarekin interaktuatu ahal izan dezaten erabiltzen dira, eta sare sozial horietako erabiltzaileentzako bakarrik sortzen dira. Dagokion plataforma sozialaren pribatutasun-politikak arautzen ditu cookie horien erabilera-baldintzak eta pilatutako informazioa.

Zer gertatzen da cookie-ak blokeatzen baldin baditut?

Cookie-ak blokeatzea erabakitzen baduzu, baliteke WWW.VASCOLOGISTICS.COM webgunearen ezaugarrietako batzuek behar bezala ez funtzionatzea. Horrek mugatu egingo du gure webgunean egin dezakezuna. Muga horiek onartu eta cookie-ak blokeatzea erabakitzen baduzu, jarrai itzazu, mesedez, zure nabigatzailearentzako jarraibideak ondorengo atalean.

Nola blokea edo onar ditzaket cookie-ak?

Erabiltzaileak edozein unetan aukera dezake webgune honetan zein cookie-k funtzionatzea nahi duen:
nabigatzailea konfiguratuta; adibidez: Chrome nabigatzailearen kasuan, hemendik: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647

Explorer nabigatzailearen kasuan: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9

Firefox-en: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we

Safari-n: http://support.apple.com/kb/ph5042

Badaude beste batzuen tresnak on line, erabiltzaileari bisitatzen duen webgune bakoitzaren cookie-ak detektatzeko eta horien desaktibazioa kudeatzeko aukera ematen diotenak.