Imagination
at transport & logistics

Cosvas Atlantic

COSCO ontzi-enpresaren
negozio-garapena
Kanarietan eta Afrika Mendebaldean

Ikusi gehiago
Vasco Bohemia

Kanaria Handiko Las Palmasen du bulegoa, eta handik ematen ditu zerbitzuak Kanariar Uharte guztietan; bestalde, bulego bazkideen sare bat du Afrikako ipar-mendebaldeko zonan. Etengabe mugitzen ari den enpresa da Cosvas Atlantic, eta COSCO ontzi-enpresaren negozio-garapenaren ordezkari da Kanarietan eta Afrika Mendebaldean –enpresaren interes bereziko eremuak dira horiek–, zerbitzuen kalitatea, oso ondo prestatutako langileak eta segurtasun juridikoa eskaintzen dizkion europar plataforma batetik.

Cosvas Mauritania Afrikako herrialde horretako gure dibisioa da. Nouadhibou hiritik sortzen da, hango negozio-garapen beharretik; Mauritaniako hiriburu ekonomikoa da Nouadhibou, portu-eremua duena. Arrain- eta itsaski-prozesuko hozkailu industrialetatik, portuko eremu administratibotik eta aduanatik hurbil ditu bulegoak. COSCO enpresak Afrikako merkatuaren alde egiten duen apustuaren barruan sartzen da Cosvas Mauritania, eta inportazio- eta esportazio-zerbitzuak eskaintzen ditu Txinarekin, Ekialde Urrunarekin, Asiako Hego-ekialdearekin, Australiarekin, Zeelanda Berriarekin, Indiar azpi-kontinentearekin eta Amerikako Estatu Batuekin.

Cosvas Atlantic
arrakastazko proiektuak

  • Itsaso bidezko garraioa edukiontziekin.
  • Reefer.
  • Asia, indiar azpi-kontinentea, Hego Amerika, Ozeania, Amerikako Estatu Batuak, mediterraneo ekialdea, Afrika iparraldea eta mendebaldea, Ekialde Hurbila eta Europa.