Imagination
at transport & logistics

VASCO gara

Sakatu ondorengo botoia, bideoa osorik ikusteko

VASCO. Imagination at transport & logistics

Egiteko bat,
bide asko

VASCO familia-jatorriko taldea da, 1970ean Bilbon sortu zena eta, nazioarteko ikuspegiarekin, garraioaren, logistikaren, aholkularitzaren eta berrikuntzaren arloetan jarduten duena. VASCO markaren hazkunde beti jasangarria –taldeko enpresen eskutik–, diziplina anitzeko lantalde baten 50 urteko ahaleginaren, ikuspegiaren eta arduraren emaitza da. Pertsonen talentuari eta jomuga berrietarantz abiatu izanari esker, VASCOk garai berrietara egokitzen jakin izan du, nazioarteko garraioaren, logistikaren, aholkularitzaren eta berrikuntzaren arloetan jarduten duen familia-enpresa global gisa.

Egitekoa eta ikuspegia,
gure historia

Nazioarteko
familia-taldea

Gizarte-erantzukizun
Korporatiboa

Taldearen garapen estrategikoa bat dator gizarte-erantzukizunarekin; enpresa-ikuspegi batetik, mundua ikusteko dugun modua da.

Codigo Ético VASCO

Taldearen garapen estrategikoa bat dator gizarte-erantzukizunarekin; enpresa-ikuspegi batetik, mundua ikusteko dugun modua da.

Garraioaren eta logistikaren sektoreak erronka garrantzitsuak ditu gaur egun, eta erronka horiek, eragina dute, zalantzarik gabe, jarduten dugun testuinguruetan: Automatizazioa, teknologia berriak –Adimen Artifiziala kasu–, datuen digitalizazioa eta segurtasuna, pertsonen eta zamen segurtasuna eta osasuna, edo ingurumenarekiko inpaktua, besteak beste.

Horretarako, gure jardueraren kudeaketa arduratsua ziurtatzen duten kudeaketa-politikak, mekanismoak eta neurriak garatu ditugu –horietako batzuk ziurtatuta eta ikuskatuta daude – VASCO osatzen dugun enpresok, geure Kode Etikoaren esparruan.

Kepa Azarloza: bokazio berritzaile eta solidarioa

Kepa Azarloza

VASCOren sortzailea eta lehendakaria

VASCOren sortzailea eta lehendakaria

1939an jaio zen Bidarten (Ipar Euskal Herria), eta euskal errefuxiatuen semea da; Gerra Zibila amaitu zenean, amaren baserrira itzuli ziren, “Derandeinera”, Zornotzan (Bizkaia).

Itsasgizona zen Kepa Azarlozaren aita; haren bide berari ekitea erabaki zuen, eta merkataritzako marinel jardun zuen. 28 urterekin utzi zuen lanbide hura, eta Euromar ontzi-enpresaren Bilboko ordezkaritzan hasi zen lanean. Ez zuen bere tokia aurkitu han, eta 1970an iritsi zen Vasco Catalana de Consignaciones konpainiara; sei hilabete lehenago sortu zuten konpainia hura Ernesto Romeu Sanromák eta Bergaretxe anaiek.

Zuzendari kargua izan zuen lehendabizi Vasco Catalana de Consignaciones konpainian; kontseilari delegatua izan zen ondoren eta, azkenean, konpainiaren jabetza eskuratu zuen. Etengabe trebatu zen bere lan-ibilbidean. Ekonomiako Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean, baita Aisialdi eta Kulturako ikasketak ere, eta diziplina bietan diplomatu zen. Izan ere, mundua mugitzeko, kulturak ere deskubritu behar dira.

Orain dela 15 urte, erretiratzeko unea iritsi zitzaion, eta bere lau seme-alabetatik hiruri eman zien lekukoa. Hala ere, Kontseiluko lehendakari izaten jarraitu du 2019. urtera arte (80 urte). Gaur egun, Batzar Orokorrean parte hartzen jarraitzen du, baina ez Kontseiluetan, eta bere denboraren zati bat Derandein Fundazioari (2007an sortu zen) eskaintzen dio. Ilusioz eta arduraz gainbegiratzen ditu Saharaz azpiko Afrikako herrialdeetarako hezkuntza-, ur-, elikadura- eta osasun-proiektuak; horien helburua da kolektiborik kaltetuen bizi-baldintzak hobetzea.